DOWN SINDROMEA

DOWN SINDROMEA

2007/12/11

HARREMANAK:

Harremanei buruz hitz egiteko, esan behar den lehenengo gauza, oso integratuta dagoela da. Bere klaseko kideek laguntza handia eskaintzen diote, irakaslearen papera hartzen dute berarekin; zer egin behar duen azaltzen diote, nola ...

Ia inoiz ez ditu arazoak ikaskideekin. Ikasleekiko harremanak oso onak dira bai gela barruan bai jolastokian. Jolastokian gehienetan bakarrik jolasten du.

Irakaslearekin duen harremana ona dela esan dezakegu. Konfidantza handia du arazoren bat kontatzeko baina beti saiatzen da ikusteko noraino hel dezakeen.Asko gustatzen zaio irakaslearen pazientzia frogatzea.

2007/12/10





ERREFERENTZIA TALDEA:

Ainara beste ikasleek bezala, gela arruntaren barruan egoten da. Ez da joaten gela berezi batera, denok ikasten duten gela berdinean egoten da.
Asteazkenetan eta ostegunetan goizez joaten da L.F.S.D.P.V-ra. Erakunde honetan 2 ordu egoten da egun bakoitzean arreta goiztiarra lantzen.
Laguntza horren barruan programa ezberdinak daude:


Trataera osoa: Arreta goiztiarraren saioak.

0-tik 6 urtetarako haurrarekin, garapenean zailtasun ezberdinak dituztenekin. ( goiztiarrak, adopzioak, atzerapen psikomotoreak ) baita sostengua ematen die familiei.

Fisioterapia:

Banakako saioak hobetzeko, egoera orokor fisikoa eta mugimendu ahalmenak dituztenentzat.

Logopedia:

Banakako saioak, mintzairaren garapenerako. 3 urtetik aurrerakoentzat zuzendua.

Ainara astero ordubete doa logopedarengana. Kasu honetan logopeda ikastolaren barruan dago.



2007/11/26

kasu praktiko bat hasiko naiz azaltzen

2007/11/22

TERAPIAK:

Down Sindromea duten umeentzako baliagarriak izan daitezkeen teknika bi aipatuko dizkizuet ondorengo artikuluan zehar.

  1. Zaldi terapia
  2. Hidroterapia

Terapia bi hauen bitartez, ondorengo helburuak lortu nahi dira:

  • Garapen ebolutiboaren fase arruntak estimulatzea
  • Kontzentrazioa hobetzea
  • Sistema zensiomotriza estimulatzea
  • Oreka eta koordinazioa hobetzea
  • Tonu muskularra ohiko izatea
  • Arnasketa egokia izatea
  • Independentzia garatzea
  • Oreka emozionala lortzea
  • Esfortzuarekiko erresistentzia hobetzea

Umea hodroterapiara joateko ez da beharrezkoa adin zehatza baina espezialistek esaten dutenez, zenbat eta goizago hobe.

Zaldi terapiara eraman aurretik ordea, medikuarekin kontsultatu beharra dago eta ez da gomendagarria 3 urte baino txikiagoko haurrak eramatea.

Zaldiak estimulu sentsorialak bidaltzen dizkio haurrari bere mugimenduen ondorioz eta abiadura zein norabide aldaketek goian aipatutako helburuak lortzea ahalbidetzen dute; gainera umeak, paisaia naturalan murgildurik aurkitzen denean, gozatu egiten du.

2007/11/09

DOWN SINDROMEDUNEN GARAPEN KOGNITIBOA:

Dakigunez, Down Sindromea duten pertsonen garapen kognitiboa motelagoa da alderdi batzuei dagokionean. Esaterako;


  • arreta jartzerako orduan

  • memoriari dagokionez

  • lengoaia eskuratzerakoan

Hori dela eta, bere ikaskuntzan zehar erritmo desberdinak emango dira.


Beste alde batetik esan beharra dago; interesak, jakin mina ... bezalako alderdiei dagokionez, beren adin bereko parean daudela. Hala eta guztiz ere, sarritan jotzen da Down Sindromea duten umeak beraiek baino gazteagoak direnekin elkarlotzera eta hau ez litzateke honela izan beharko. Izan ere, nahiz eta beraien adin mentala gazteagoa horien parekoa izan; beraien adin berbera dutenekin elkarlanean arituz, lortu dituzten jakintzak eraginkorragoak izan daitezke.


Irakaskuntzari dagokionez, ezaugarri bereizgarri batzuk aipatuko ditut:



  • arreta eusteko zailtasunak

  • beraientzat zailak diren gauzak ekidin egiten dituzte

  • memorian epe laburrean gordetzen dute informazioa

  • ikasteko motibazio gutxi

  • erreakzio geldoa izaten dute

  • abstrakzio maila agertzen denean, nekez ulertzen dute

  • sinbolismoa ulertzeko zailtasunak

  • kontzeptuak osatzeko gaitasun mugatua dute

2007/11/07

Hona hemen beste 3 patologiak:

IKUSTE ARAZOAK:
Down Sindromea duten pertsonek, bere bizitzan zehar ikusmen arazoak izaten dituzte. Ohiko patologiak hauek izaten dira: astigmatismoa, miopia eta kataratak. Haurrentzat ikusmena oso garrantzitsua denez, gomendatzen da aldizkako berrazterketak egitea.
ENTZUMEN ARAZOAK:
Down Sindromea duten pertsonek aurpegian hipoakusia izaten dute. Patologia hutsak izaten direnez, % 80ek entzumen arazoak izaten dituzte.
ARAZO ENDOESTOMATOLOGIKOAK:
Down Sindromea duten pertsonek txantxarra gutxiago izaten dituzte beste pertsonek baino. Hala ere, aho arazoak izaten dituzte, hala nola; hagin edo hortz gutxiago izatea eta hortzak beranduago hastea. Aldizkako berraztertzeak, beharrezkoak dira murtzikatzeko eta fonazio funtzioak zuzentzeko.

2007/11/06

DOWN SINDROMEARI ERKIDETUTAKO PATOLOGIAK:
6 dira baina gaur 3 azalduko ditut eta bihar beste hiruak.


KARDIOPATIAK:
Down sindromeako jaioberriek kardiopatia kongenitoa aurkezten dute, hau da, jaiotzearen unean bihotzeko patologia bat izatea. Hau hiltzearen kasu nagusia da. Soilik, hauetariko patologia batzuk zaintza behar dute baina beste batzuk premiazko tratamendu kirurgikoa behar dute.
ALDAKARI GASTROINTESTINALA:
Down Sindromea duten pertsonetan oso orokorra da liseriketa arazoak. % 10a arazo hauek izaten ditu. Adierazpen eta anomalien zerrenda oso aldakorra da, baina arazo larrienak, atresia esofagikoa eta estenosis duodenala izaten dira.
ARAZO ENDOKRINOAK:
Down Sindromea duten pertsonek tiroide arazoak izaten dituzte. Ia erdiek patologiaren bat aurkezten dute bere bizitzan zehar. Arazo hauek ahulak direnez, ez dute tratamendurik behar, baina larritasuna handia izatekotan, oso garrantzitsua da azterketa bat egitea garapen intelektualan eragina izan ez dezan.

2007/11/05

DOWN SINDROMEDUNEN EZAUGARRIAK:





  • Fisionomia berezia


  • Giharren hipotonia orokorra


  • Gradu desberdineko atzerapen mentala


  • Hazkunde motela


Fenotipoei dagokionez, 100 baino gehiago izan dira Down Sindromearekin erlazionatu direnak. Hala ere, esan beharra dago gaixotasun hau duten pertsonak aztertzean, agertzen diren fenotipoen kopurua oso aldakorra izan daitekeela. Beraz, hau kontuan izanda esan dezakegu bat ere ez dela iraunkortzat hartzen, hauen agerpena diagnostikoa egiteko nahikoa suertatzen bada ere.



Ezaugarri garrantzitsuenen artean honako hauek daude:





  • Aurpegiko profila eta okzipitala zabala


  • Brakiozefalia ( buruaren zeharkako diametroaren nagusitasuna)


  • Tolestura epikantikoak ( begien barne ertzean azalaren tolestura izatea )


  • Lepo motz eta zabala


  • Aho-gain ojibala ( arku handiarekin )


  • Ahurraren tolestura bakarra


  • Oinen lehenengo eta bigarren behatzen arteko bereizte nabarmena


2007/11/03

JAIOAURRETIKO DIAGNOSTIKOA:
Gaur egu
n haurra jaio aurretik antzeman daiteke Down Sindromea eta baita kromosomekin lotuta dauden beste irregulartasun batzuk ere. Arlo horretan ere aurrerakada izugarria izan da azken urteotan. Orain dela 20 urte haurra jaiotzen zen unean egiten zen diagnostikoa, hau da, erditu ondoren jakiten zen umeak Down Sindromea zuen ala ez; orain aldiz, haurdunaldiaren lehen zatian egin daiteke eta ziurtasun osoarekin. Dena den, esparru honetan asko dago egiteko oraindik. Gaur egun fetuaren inguruan dagoen likidoa ateratzen dute, eta likido horrek dituen zelulen kromosomak aztertzen dituzte; Down Sindromea edo bestelakorik dagoen jakiteko. Bai horrek, bai beste teknika batek, abortu arrisku txiki bat dute, eta hori eragozteko beste teknika batzuk ari dira praktikan jartzen. Adibidez; odol analisi sinple batzuekin jakin ahal izango da Down Sindromea jasateko arriskua duen ala ez.
Down Sindromearen diagnostikoa garaiz jakiteak garrantzia handia duela deritzote adituek. Horrela gurasoek kontzientziatzeko aukera dute eta ia haurdunaldiarekin jarraitu nahi duten pentsatzeko posibilitatea dute.

2007/11/01

GAITASUNAK AURKITU:
Gaitasun intelektualari dagokionez, txikiagoa izan arren, gaitasun emozional handia dute eta hori aurkitu behar dugu gizarte zuzenagoa nahi badugu.
Atzerapen mentala duen pertsona bat ikusten dugunean zein jarrera izaten dugun aztertu behar dugu, ia pertsona bezala ikusten dugun ala paternalismoz begiratzen dugun eta adibide garbi bat hurrengoa izan daiteke: zinemarako sarrerak erosteko itxaroten gaudenean, Down Sindromea duen pertsona bat pasatzen bada bere txanda itxaron gabe, esan egin behar zaio itxaron behar duela, besteok bezala. Hori izango litzateke jarrera egokiena.

2007/10/31

Azken urteotan Down Sindromedunen egoera nabarmen hobetu da, aurrerapenak ere asko izan direlako.Aurrerapausu horiek bai osasun arloan, bai gizarteari begira nabaritu dituzte trisomikoek. Gaur egun, adibidez, egiten zaien osasun jarraipenari esker, ikusmen arazoak antzematen dira. Haien ezaugarri bat kataratak dira, eta orain dela gutxi arte ez ziren antzematen. Pentsatzen zen ezin zutela irakurri, eta ez da hala.
Metabolismo arazoak ere izaten dituzte, eta horregatik ematen dute traketsak. Osasun arloan asko aurreratu da, eta ondorioz, Down Sindromedunen bizimoduak kalitate handiagoa du orain.
Baina aurrerapausuak ez dira osasun arloan bakarrik eman, gizartean ere izan dira aldaketa handiak. Gaur egun ez daude isolatuak, eta hainbat zerbitzu jaso ditzakete. Lehen gurasoei esaten zitzaien haurrari jaten eman beharko ziotela.Orain, aldiz, beste helburu batzuk izan ditzakegu. Jendea eurekin bizitzen ikasi du eta onartu egiten ditu, eta horren eraginez haien bizitza askoz normalagoa da eta gainera bizitzeko poztasuna dute.

2007/10/30

Down Sindromea zer den deskribatzen hasi zirenetik ehun urte baino gehiago pasatu dira, baina, hala eta guztiz ere, oraindik ez da aurkitu sendatzeko biderik. Nolanahi ere, aurrerapenak handiak izan dira, eta azken hamar urteotan sindromearen inguruko gauza asko jakin dira.

Down Sindromea gorputzeko zeluletan soberan dagoen kromosoma batek eragiten du. Giza gorputzean 10 bilioi zelula ditugu, eta zelula bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote alegia.21. parean bi kromosoma egon ordez hiru daudenean ( beraz, 47 kromosoma daudenean ) sortzen da Down Sindromea.

Adituek oraindik ez dakite zergaitik gertatzen den zeluletan irregulartasun hori. Ama zenbat eta helduagoa izan, haurrak Down Sindromea izateko aukera gehiago ditu, baina harreman hori ez dago erabat argi.Esan bezala, amaren adinak eragina duela esateko datuak badaude. Munduan jaiotzen diren 700 umetatik batek izaten du anomalia hori, eta zenbat eta ama zaharragoa izan, orduan eta probabilitate gehiago izaten da jaioberriak sindromea izateko:amak 45 urtetik gora duen erditzeetan 40 haurretik batek izaten du.