2007/11/22
Down Sindromea duten umeentzako baliagarriak izan daitezkeen teknika bi aipatuko dizkizuet ondorengo artikuluan zehar.
- Zaldi terapia
- Hidroterapia
Terapia bi hauen bitartez, ondorengo helburuak lortu nahi dira:
- Garapen ebolutiboaren fase arruntak estimulatzea
- Kontzentrazioa hobetzea
- Sistema zensiomotriza estimulatzea
- Oreka eta koordinazioa hobetzea
- Tonu muskularra ohiko izatea
- Arnasketa egokia izatea
- Independentzia garatzea
- Oreka emozionala lortzea
- Esfortzuarekiko erresistentzia hobetzea
Umea hodroterapiara joateko ez da beharrezkoa adin zehatza baina espezialistek esaten dutenez, zenbat eta goizago hobe.
Zaldi terapiara eraman aurretik ordea, medikuarekin kontsultatu beharra dago eta ez da gomendagarria 3 urte baino txikiagoko haurrak eramatea.
Zaldiak estimulu sentsorialak bidaltzen dizkio haurrari bere mugimenduen ondorioz eta abiadura zein norabide aldaketek goian aipatutako helburuak lortzea ahalbidetzen dute; gainera umeak, paisaia naturalan murgildurik aurkitzen denean, gozatu egiten du.
2007/11/14
2007/11/12
http://www.idoiaeskola.blogspot.com/
http://www.gutxiagotuakgizartean.blogspot.com/
http://www.hezkuntzapremiabereziak.blogspot.com/
2007/11/09
Dakigunez, Down Sindromea duten pertsonen garapen kognitiboa motelagoa da alderdi batzuei dagokionean. Esaterako;
- arreta jartzerako orduan
- memoriari dagokionez
- lengoaia eskuratzerakoan
Hori dela eta, bere ikaskuntzan zehar erritmo desberdinak emango dira.
Beste alde batetik esan beharra dago; interesak, jakin mina ... bezalako alderdiei dagokionez, beren adin bereko parean daudela. Hala eta guztiz ere, sarritan jotzen da Down Sindromea duten umeak beraiek baino gazteagoak direnekin elkarlotzera eta hau ez litzateke honela izan beharko. Izan ere, nahiz eta beraien adin mentala gazteagoa horien parekoa izan; beraien adin berbera dutenekin elkarlanean arituz, lortu dituzten jakintzak eraginkorragoak izan daitezke.
Irakaskuntzari dagokionez, ezaugarri bereizgarri batzuk aipatuko ditut:
- arreta eusteko zailtasunak
- beraientzat zailak diren gauzak ekidin egiten dituzte
- memorian epe laburrean gordetzen dute informazioa
- ikasteko motibazio gutxi
- erreakzio geldoa izaten dute
- abstrakzio maila agertzen denean, nekez ulertzen dute
- sinbolismoa ulertzeko zailtasunak
- kontzeptuak osatzeko gaitasun mugatua dute
2007/11/07
IKUSTE ARAZOAK:
Down Sindromea duten pertsonek, bere bizitzan zehar ikusmen arazoak izaten dituzte. Ohiko patologiak hauek izaten dira: astigmatismoa, miopia eta kataratak. Haurrentzat ikusmena oso garrantzitsua denez, gomendatzen da aldizkako berrazterketak egitea.
ENTZUMEN ARAZOAK:
Down Sindromea duten pertsonek aurpegian hipoakusia izaten dute. Patologia hutsak izaten direnez, % 80ek entzumen arazoak izaten dituzte.
ARAZO ENDOESTOMATOLOGIKOAK:
Down Sindromea duten pertsonek txantxarra gutxiago izaten dituzte beste pertsonek baino. Hala ere, aho arazoak izaten dituzte, hala nola; hagin edo hortz gutxiago izatea eta hortzak beranduago hastea. Aldizkako berraztertzeak, beharrezkoak dira murtzikatzeko eta fonazio funtzioak zuzentzeko.
2007/11/06
6 dira baina gaur 3 azalduko ditut eta bihar beste hiruak.
KARDIOPATIAK:
Down sindromeako jaioberriek kardiopatia kongenitoa aurkezten dute, hau da, jaiotzearen unean bihotzeko patologia bat izatea. Hau hiltzearen kasu nagusia da. Soilik, hauetariko patologia batzuk zaintza behar dute baina beste batzuk premiazko tratamendu kirurgikoa behar dute.
ALDAKARI GASTROINTESTINALA:
Down Sindromea duten pertsonetan oso orokorra da liseriketa arazoak. % 10a arazo hauek izaten ditu. Adierazpen eta anomalien zerrenda oso aldakorra da, baina arazo larrienak, atresia esofagikoa eta estenosis duodenala izaten dira.
ARAZO ENDOKRINOAK:
Down Sindromea duten pertsonek tiroide arazoak izaten dituzte. Ia erdiek patologiaren bat aurkezten dute bere bizitzan zehar. Arazo hauek ahulak direnez, ez dute tratamendurik behar, baina larritasuna handia izatekotan, oso garrantzitsua da azterketa bat egitea garapen intelektualan eragina izan ez dezan.
2007/11/05
DOWN SINDROMEDUNEN EZAUGARRIAK:
- Fisionomia berezia
- Giharren hipotonia orokorra
- Gradu desberdineko atzerapen mentala
- Hazkunde motela
Fenotipoei dagokionez, 100 baino gehiago izan dira Down Sindromearekin erlazionatu direnak. Hala ere, esan beharra dago gaixotasun hau duten pertsonak aztertzean, agertzen diren fenotipoen kopurua oso aldakorra izan daitekeela. Beraz, hau kontuan izanda esan dezakegu bat ere ez dela iraunkortzat hartzen, hauen agerpena diagnostikoa egiteko nahikoa suertatzen bada ere.
Ezaugarri garrantzitsuenen artean honako hauek daude:
- Aurpegiko profila eta okzipitala zabala
- Brakiozefalia ( buruaren zeharkako diametroaren nagusitasuna)
- Tolestura epikantikoak ( begien barne ertzean azalaren tolestura izatea )
- Lepo motz eta zabala
- Aho-gain ojibala ( arku handiarekin )
- Ahurraren tolestura bakarra
- Oinen lehenengo eta bigarren behatzen arteko bereizte nabarmena
2007/11/03
Gaur egun haurra jaio aurretik antzeman daiteke Down Sindromea eta baita kromosomekin lotuta dauden beste irregulartasun batzuk ere. Arlo horretan ere aurrerakada izugarria izan da azken urteotan. Orain dela 20 urte haurra jaiotzen zen unean egiten zen diagnostikoa, hau da, erditu ondoren jakiten zen umeak Down Sindromea zuen ala ez; orain aldiz, haurdunaldiaren lehen zatian egin daiteke eta ziurtasun osoarekin. Dena den, esparru honetan asko dago egiteko oraindik. Gaur egun fetuaren inguruan dagoen likidoa ateratzen dute, eta likido horrek dituen zelulen kromosomak aztertzen dituzte; Down Sindromea edo bestelakorik dagoen jakiteko. Bai horrek, bai beste teknika batek, abortu arrisku txiki bat dute, eta hori eragozteko beste teknika batzuk ari dira praktikan jartzen. Adibidez; odol analisi sinple batzuekin jakin ahal izango da Down Sindromea jasateko arriskua duen ala ez.
Down Sindromearen diagnostikoa garaiz jakiteak garrantzia handia duela deritzote adituek. Horrela gurasoek kontzientziatzeko aukera dute eta ia haurdunaldiarekin jarraitu nahi duten pentsatzeko posibilitatea dute.
2007/11/01
Gaitasun intelektualari dagokionez, txikiagoa izan arren, gaitasun emozional handia dute eta hori aurkitu behar dugu gizarte zuzenagoa nahi badugu.
Atzerapen mentala duen pertsona bat ikusten dugunean zein jarrera izaten dugun aztertu behar dugu, ia pertsona bezala ikusten dugun ala paternalismoz begiratzen dugun eta adibide garbi bat hurrengoa izan daiteke: zinemarako sarrerak erosteko itxaroten gaudenean, Down Sindromea duen pertsona bat pasatzen bada bere txanda itxaron gabe, esan egin behar zaio itxaron behar duela, besteok bezala. Hori izango litzateke jarrera egokiena.