DOWN SINDROMEA

DOWN SINDROMEA

2007/10/31

Azken urteotan Down Sindromedunen egoera nabarmen hobetu da, aurrerapenak ere asko izan direlako.Aurrerapausu horiek bai osasun arloan, bai gizarteari begira nabaritu dituzte trisomikoek. Gaur egun, adibidez, egiten zaien osasun jarraipenari esker, ikusmen arazoak antzematen dira. Haien ezaugarri bat kataratak dira, eta orain dela gutxi arte ez ziren antzematen. Pentsatzen zen ezin zutela irakurri, eta ez da hala.
Metabolismo arazoak ere izaten dituzte, eta horregatik ematen dute traketsak. Osasun arloan asko aurreratu da, eta ondorioz, Down Sindromedunen bizimoduak kalitate handiagoa du orain.
Baina aurrerapausuak ez dira osasun arloan bakarrik eman, gizartean ere izan dira aldaketa handiak. Gaur egun ez daude isolatuak, eta hainbat zerbitzu jaso ditzakete. Lehen gurasoei esaten zitzaien haurrari jaten eman beharko ziotela.Orain, aldiz, beste helburu batzuk izan ditzakegu. Jendea eurekin bizitzen ikasi du eta onartu egiten ditu, eta horren eraginez haien bizitza askoz normalagoa da eta gainera bizitzeko poztasuna dute.

2007/10/30

Down Sindromea zer den deskribatzen hasi zirenetik ehun urte baino gehiago pasatu dira, baina, hala eta guztiz ere, oraindik ez da aurkitu sendatzeko biderik. Nolanahi ere, aurrerapenak handiak izan dira, eta azken hamar urteotan sindromearen inguruko gauza asko jakin dira.

Down Sindromea gorputzeko zeluletan soberan dagoen kromosoma batek eragiten du. Giza gorputzean 10 bilioi zelula ditugu, eta zelula bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote alegia.21. parean bi kromosoma egon ordez hiru daudenean ( beraz, 47 kromosoma daudenean ) sortzen da Down Sindromea.

Adituek oraindik ez dakite zergaitik gertatzen den zeluletan irregulartasun hori. Ama zenbat eta helduagoa izan, haurrak Down Sindromea izateko aukera gehiago ditu, baina harreman hori ez dago erabat argi.Esan bezala, amaren adinak eragina duela esateko datuak badaude. Munduan jaiotzen diren 700 umetatik batek izaten du anomalia hori, eta zenbat eta ama zaharragoa izan, orduan eta probabilitate gehiago izaten da jaioberriak sindromea izateko:amak 45 urtetik gora duen erditzeetan 40 haurretik batek izaten du.